2009/03/09

Marrazkilari on bat zara? Ziur baietz!!

Irakurri olerki hau eta.....irudi/ilustrazio on bat egin!! Oso ondo egingo duzulakoan gaude!!
Ostiralean egindako marrazkiak eskaneatuko ditugu eta hemen ikusteko aukera denok izango dugu!!!
César eta Cova


BI ILARGI


Ilargi bakarra

eta bi ageri:

bat hegan

bestea igeri.


Ilargia zeruan

ilargia errekan

bat urruti

bestea bertan.


ERREKA GARDENA

GAUAREN ISPILU,

ILARGI BETEA

ERREKAREN JOSTAILU.



"Bazen Behin

Behin Bazen"

Antton Kazabon

Elkar

ISBN: 84-7917-556-7


0 Iruzkin/Comentario: